'El rehen' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko ira. 21a, 10:37

Brad Anderson zuzendari estatubatuarraren El rehen filma emango dute Aita Marin. Jon Hamm eta Rosamund Pike ditu filmak aktore lanetan. 

Zuzendaria: Brad Anderson. Aktoreak: Jon Hamm, Rosamund Pike. Iraupena: 109 minutu. Generoa: Thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018.

Beirut edo El rehen filmak Libanoko Gerra Zibilaren (1975-1990) atarian kokatzen gaitu, Mason Skiles (John Hamm) estatubatuar diplomatikoa betiko traumatizatuz. Hamar urte geroago, jada politikatik at eta alkoholiko bihurtuta, Beirutera itzuli beharko du, lagun zuen CIAko ofizial bat bahitu baitute eta bahitzaileek Skiles eskatu baitute negoziatzaile moduan. Libanon jada, Skiles eskualdean Estatu Batuak, Israelek, Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) eta beste talde askok interes desberdinak dituztela ohartuko da, bere lagunaren askapenerako oztopo izango direnak. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.