Xabier Kalparsororen omenezko erakusketa zabalduko dute gaur Inpernupe tabernan

Baleike 2018ko ira. 20a, 16:29

Ander Gilleneak 1993ko irailan Zumaian ateratako argazkiekin osatutako erakusketa zabalduko dute gaur Inpernupe tabernan. 

Xabier Kalparsororen heriotzaren 25.urteurreneko ekimenen artean, Ander Gillenearen argazkiekin osatutako erakusketa izango da Inpernupe tabernan. Pintxo-potearekin batera irekiko dute 1993ko iraila Zumaian erakusketa, eta urriaren 3ra arte ikusi ahal izango dira Gillenearen lanak.