The Grace Of Dionysus taldeak Getariako gaztetxean joko du larunbatean

Baleike 2018ko ira. 19a, 17:21

Larunbat honetan, irailaren 22an, Getariako gaztetxean izango da talde zumaiarrak Sufre valentziarrekin batera. 

The Grace Of Dionysus taldeak "Katharsis" izeneko diskoa aurkeztuko du larunbatean Getariako gaztetxean joko duen kontzertuan. Zumaiarrekin batera, Valentziatik etorritako Sufre taldea izango da. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Larunbateko kontzertuaz gain, azaroaren 10ean Gasteizko Ardo ona tabernan izango dira zumaiarrak, eta abenduan, aldiz, Santanderren, Rock beer the new-n.