Ostiralean amaituko da musika eskolako ikastaroetan izen emateko epea

Baleike 2018ko ira. 19a, 16:32

2018/2019 ikasturterako Txori Txiki Musika eta Dantza eskolak duen ikastaroetan izen emateko azken eguna ostirala izango da. Musikaz gain, dantza eta antzerkia egiteko aukera izango da.

Antzerki tailerrari dagokionez, urrian hasiko dira klaseak. Adinaren arabera hiru taldetan egongo dira sailkatuta: 8-13 urte bitartekoak, 13-16 urte bitartekoak eta azkenik helduei zuzendutakoa. Urtero bezala, Esti Curiel eta Inazio Tolosa arituko irakasle lanetan.

Bestalde, dantzari dagokionez ere, izango da aukera Txori Txiki Musika eta Dantza eskolan. Batetik, Plaza dantzen ikastaroa izango da ostegunetan 15:00etatik 16:30era, eta bestetik, Dantza Garaikidea egiteko aukera egongo da asteartetan 19:30etatik 21:00etara. Antzerkia bezala urrian hasiko dira ikastaro hauek ere.

Azkenik txikienei zuzendutako musika tailerra ikastaroa izango da. Ikastaro hau azaroan hasiko da eta astelehen edo ostegunetan 45 minutuko klase bat izango dute. 0-4 urteko haurrentzat egongo da zuzenduta eta taldeak izena eman eta gero sortuko dira.