baleike.eus

Datozen hilabeteotan ekingo zaio Moilaberriko estazioa salerosteko prozesuari

Baleike 2018-09-19 14:49   Gizartea

Gaur egun Eusko Jaurlaritzarena da eraikina. Behin salerosketa gauzatuta turismo bulegoa eta Algorri Interpretazio Zentroaren zerbitzu osagarria kokatzea da Zumaiako udal gobernuaren nahia [zuzenduta].

Atzo goizean bertan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordean onartu zen salerosketa prozesua abiaraztea. Horrenbestez, orain arte Eusko Jaurlaritzaren jabegokoa den eraikina Udalak erosiko du datozen hilabeteotan.

Udal gobernuaren asmoa hain zuzen, bertan turismo bulegoa eta Algorri Interpretazio Zentroaren zerbitzu osagarria jartzea da. "Biak dira Zumaiako balio geologiko eta historikoa herritik kanpo nazioarte mailan ezagutzera emateaz arduratzen direnak. Horregatik, bata zein bestearen lana osagarriak dira Zumaiako ondarearen balioa ezagutarazteko", aditzera eman dute.

Algorri Interpretazio Zentruko egungo eraikina bere aldetik, irakaskuntza eta hezkuntzara bideratuko da. "Erosketa honekin, gainera, eraikin horren degradazio eta zaharkitze prozesua eten eta erabilera berri bat ematea nahi dugu", jakinarazi dute.

Erantzunak

guliber 2018-09-19 15:08 Erantzuna | #1

Zeinen erabilera sosongoa!!
Lastima horren ondo kokatuta dagoen erainkin eder eta esanguratzu horrek, Zumaian bizi garenoi eskaintza hori baino beste ezer obeagorik ez ematea.
Tarteka buruari piskat eragin eta proposamen imaginatiboagoak eskertuko genituzke, Zuamaiarrentzat topagune litzateken bestelako edozein gauza, adibidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa