Energia berriztagarrien inguruko azoka izango da larunbatean

Baleike 2018ko ira. 19a, 09:57

Energia garbien eta eraginkortasunaren inguruko ezagutza eta teknologia ezagutarazteko antolatzen dituzte azokak. Larunbatean helduko da Zumaiara: Eusebio Gurrutxaga plazan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Usurbilgo Lanbide Eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin mantentzen duen akordio baten bidez, Energia Eraginkortasunaren eta Energia Berriztagarrien Azoka izango da larunbat honetan Eusebio Gurrutxaga plazan, 10:00etatik 14:00etara. 

Eguzki energia termiko eta fotoboltaikoa, biomasa galdara, zoru radiantea, argiteri eraginkorra, ibilgailu elektrikoak, termografía, Haur Txokoa… dibulgaziozko karro eta panelez gain, Usurbilgo lanbide Eskolako teknikoak bertan izango dira azalpena eman eta zalantzak argitzeko.