Tipi-Tapa ibiltari taldeak datorren asteazkenean ekingo dio egutegi berriari

Baleike 2018ko ira. 19a, 09:41

Izen-ematea Branka Gizarte Zerbitzuen eraikinean egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 14:00etara. 

Tipi-Tapa ibiltari taldeak irailaren 26an, datorren asteazkenean, ekingo dio ikasturte berriari. Ekimen horrek helburu du adinekoen osasun eta aktibitate jarduerak sustatu, ibilaldi osasungarriak egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea egiteko aukera bultzatu eta eskaintzea.

Datorren asteazkenetik aurrera, taldearen irteerak asteazkenero egingo dira, goizeko 10:00etatik aurrera.