Keretxudiko baratzeen erabilera azaltzeko bilera egingo du Udalak ostegunean

Baleike 2018ko ira. 18a, 15:13

Herritarrentzako bilera irekia izango da Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etan. Bertan erabilera xehetasunak eman eta zalantzak argitzeko aukera izango da.

Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Kutxa Ekogunearen laguntzarekin Keretxudi Baratze Parkea sortu du Zumaiako Udalak.

Izen emate prozesua amaituta, joan den irailaren 4an Udalak publiko egin zuen erabiltzaileen  eskaeren behin betiko zerrenda: guztira 42 lagunek izango dute lursail bat ustiatzeko aukera eta horietatik 15 interes taldeak izango dira. Horren harira, eta erabilpenaren inguruko xehetasunak eman eta zalantzak argitzeko, bilera irekia antolatu du Udalak ostegunerako.

Keretxudi Baratze Parkea Kutxa Ekoguneak sustatutako Baratze Parke Sareko Gipuzkoako 20. Baratze Parkea izango da.