Ostegunean amaituko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea

Baleike 2018ko ira. 18a, 12:55

Ikasturte honetan eskaintza zabaldu da hiru ikastaro berrirekin: oinarrizko pintura gaztetxoentzat (12-16 urte), koadernaketa artistikoa eta oinarrizko zeramika (astearte goizetan).

2018-2019 ikasturterako Forondako ikastaroetan izena emateko azken eguna osteguna izango da. Parte hartu  nahi dutenek Alondegia Kultur Etxera jo beharko dute 09:30-14:00 ordutegian, mezu bat bidali kulturetxea@zumaia.eus helbidera, edo 943 86 10 56 telefonora deitu.

Kultur Sailetik jakinarazi dutenez, ikastaro gehienetan tokia geratzen da, baina talde batzuk bete dira dagoeneko.

Hau da ikasturte honetarako eskaintza:

-Plastika tailerra, lau urtetik gorakoentzat: astelehenetan edo asteazkenetan 17:00etatik 18:30era. Urriak 1 - Maiatzak 29. Ikastaro osoa 110€. Familia ugariek 80€.

-Pintura tailerra: astelehenetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara / asteartetan eta ostegunetan, 15:00etatik 16:30era. Urriak 1 - Maiatzak 30. Hilero 25€.

-Oinarrizko pintura, 12-16 urte: astelehenetan 17:00etatik 18:00etara. Urriak 1 – abenduak  17. Ikastaro osoa 35€ Familia ugariak 25€.

-Zeramika tailerra: asteartetan eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 2 – Maiatzak 29. Hilero 25€.

-Oinarrizko zeramika: asteartetan 10:00etatik 11:30era. Urriak 2 – Maiatzak 28. Hilero 15€.

-Kaligrafia: astelehenetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 1- Abenduak 17. Ikastaro osoa 45€.

-Egur taila: asteartetan 18:00etatik 20:00etara. Urriak 2- Maiatzak 28. Hilero 25€.

-Koadernaketa artistikoaostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Urriak 4 - Abenduak 20. Ikastaro osoa 60€.

-Tai Chi: astelehenetan Violarekin 17:45etik 19:15era / asteazkenetan Carlirekin 18:30etik 20:00etara. Urriak 1 -  Maiatzak 29.  Ikastaroko 20€ hilero.

-Yoga: astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 11:30era / asteartetan eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Urriak 1 - Maiatzak 30. Hilero 35€.

-Oinarrizko argazkigintza digitala: Distira argazki elkartearen eskutik. Astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era eta irteera praktikoak larunbat batzuetan. Urriak 8 – azaroak 21. 27 ordu, 80€. Izen ematea: distiraelkartea@gmail.com

-Eskulanak: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Asteartetan eta asteazkenetan: 10:00etatik 13:00etara / 15:00etatik 19:00etara. Izen ematea: 652 76 99 68.

-Musika, dantza eta antzerkia: Txori Txiki Musika Eskola. Izen-ematea:17:30etik 19:30era, 943 86 11 83 telefonora deituta edo musikaeskola@zumaia.eus helbidera idatzita.

-KZgunea: teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak, doan. Informazioa: 943 02 36 92 telefono zenbakian edo tutor.zumaia@kzgunea.net helbidean.