Pentsio duinen alde elkartu dira Saregileen plazan

Baleike 2018ko ira. 17a, 17:12
Argazkia: Martin

Udako atsedenaldiaren ondoren, beste astelehen batez, elkarretaratzea egin dute herriko pertsionistek Saregileen plazan.

Pentsio duinen alde borrokan jarraitzeko asmoa azaldu dute beste behin ere gaur eguerdian herriko pertsona batzuk egin duten elkarretaratzean. Urte hasieratik egiten ari diren eskaerek ez dute erantzunik jaso eta horregatik erreibindikazioekin jarraitzeko asmoa dute. Hurrengo hitzordua datorren astelehenean izango da, 12:00etan, Saregileen plazan.