Azpeitiko emakume bat hil da Narrondon izandako istripu larrian

Baleike 2018ko ira. 17a, 19:56
Argazkia: WhatsApp bidez jasoa.

[INFORMAZIOA OSATUTA] Bi autok aurrez aurre jo dute, eta ondorioz, 77 urteko emakume azpeitiarra hil da. Hiru pertsona ere zauritu dira, horien artean, 71 urteko zumaiarra. Mendaroko ospitalera eraman dutela jakinarazi du Ertzaintzak.

Eguerdiko 12:45ean istripua izan da N-634 errepideko 30. kilometroan, Narrondo parean. Bi autok aurrez aurre jo dute (BMW eta Chrysler Voyager), eta ondorioz, 77 urteko emakumezko azpeitiarra hil da. Horrez gain, hiru pertsona zauritu dira, horien artean, 71 urteko zumaiarra. Mendaroko ospitalera eraman dute.

Beharrezko garbiketa lanak egiteko errepidea itxi dute eguerdian, eta auto pilaketak izan dira. Ireki dute dagoeneko, eta zirkulazioa normala dela jakinarazi du Ertzaintzak.