Julene Azpeitia literatur lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Baleike 2018ko ira. 17a, 16:10

Irailaren 30era arte izango dute parte hartzaileek beren idatziak aurkezteko aukera. Urtero bezala, lehiakideen artean literatur sorkuntza sustatu eta indartu nahi dute. 

Uztailean zabaldu zuten Julene Azpeitia literatur lehiaketan parte hartzeko epea, eta azken txanpara iristen ari da dagoeneko. Hain justu, irailaren 30era arte izango dute interesatuek lehiaketan beren idatziak aurkezteko epea. 

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean osatu beharko da. Bestetik, 6 eta 15 orri arteko luzera izan behar duela zehaztu dute. Udaletxean edo euskara@zumaia.eus helbidean aurkeztu daitezke. 

 

 

Erlazionatuak