80ko hamarkadako arraunlariak omendu dituzte Olarro Egunean

Baleike 2018ko ira. 16a, 13:31

Atzo, Olarro Egunaren barruan, udalak omenaldia eskaini zien 80 hamarkadan Telmo Deunen aritutako arraunlariei. 1984An eta 1987an Kontxako Bandera irabazitakoak omendu zituzten, bereziki.

Arraunlariak itsasontzian iritsi ziren Txomin Agirre kaira, eta Beti Jai txarangari segika heldu ziren kofradiara. Felix Aizpuruak gidatu zuen ekitaldia, eta Oier Korta alkatea eta udal ordezkariak ere bertan izan ziren. Arraunlariek bete zuten kofradiako balkoia, eta 1984ko zein 1987ko Kontxako Bandera herritarren aurrean astintzeko aukera izan zuten.

Jon Maia bertsolariak protagonistei zuzenduriko segidilla eskaini zien, 80ko hamarkadako arraunlarien lana aitortuz.