Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute jubilatuek bihar

Baleike 2018ko ira. 16a, 10:05

Udako atsedenaldiaren ondoren, Zumaiako jubilatuak eta pentsiodunak asteroko kontzentrazioak egiten hasiko dira berriro ere. Astelehenean izango dute hitzordua, irailaren 17an, eguerdiko 12:00etan, Saregile plazan (Alondegi aurrean).