Agortu dira Olarro Eguneko bazkarirako txartelak

Baleike 2018ko ira. 14a, 12:28

Olarro Egunean Eusebio Gurrutxaga plazan egiten den herri bazkarirako txartelak agortu direla jakinarazi dute Turismo Bulegotik. Bestetik, aurten ez dute zapiak eta kamisetak saltzeko posturik jarriko; beraz, nahi dituenak Turismo Bulegoan bertan izango ditu. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute bihar.