1980ko hamarkadako arraunlariei omenaldia egingo zaie larunbatean

Baleike 2018ko ira. 13a, 15:00

Larunbatean ospatuko den Olarro Egunaren barruan, Udalak omenaldia eskainiko die 1980ko hamarkadan Telmo Deun traineruan aritu ziren arraunlariei. Bereziki, 1984an eta 1987an Kontxako bandera irabazi zutenak omenduko ditu.

Ekitaldia Kofradiako plazan egingo da 19:30ean. Arraunlariak 19:00etan helduko dira itsasontziz Txomin Agirre Kaira eta bertan Beti Jai txaranga izango dute zain. Omenaldian Jon Maia bertsolaria izango da, protagonistei zuzenduriko bertsoak eskaini eta ekitaldia girotzen.

Horrez gain, Olarro Eguneko XII. Bandera ere emango zaie aurtengo batel estropadetako irabazleei.