Peru Nolaskoain: "Beraien laguntzarekin eta indar pixka bat eginda sartzen zara taldean"

Baleike 2018ko ira. 12a, 21:00

Peru Nolaskoain Athleticeko jokalari zumaiarrak debuta egin zuen lehen taldearekin partida ofizial batean Leganesen aurka. Debuta eta gola sartu gainera. Orain arteko bi partidak jokatu ditu Peruk, eta orain bideo labur batean elkarrizketatu dute klubaren webean. 

"Beraiek asko laguntzen dizute, beraiek zure lekuan egon dira, eta beraiek ere egun batean igo dira gora. Beraien laguntzarekin eta zuk zure aldetik indar pixka bat eginda, sartu egiten zara taldean", dio Peruk bideo labur honetan. 

Erlazionatuak

Debuta, garaipena eta gola

Baleike 2018 abu 21 Zumaia