Interpretazio hastapeneko laboratorioa emango du Esti Curielek Donostian

Baleike 2018ko ira. 12a, 15:02

Esti Curiel aktore zumaiarrak interpretazio hastapeneko tailerra emango du Donostian, Marga Altolaguirreren arte eszenikoen laboratorioan (Alcalde Jose Elosegi hiribidea 114). Lehen saioa irailaren 17an izango da, 19:00etatik 20:30era bitartean.

Curielek honela definitzen du ekimena: "Antzerkia jolas bat da, jolasetik abiatuta gure gorputzak adierazteko dituen tresnak bilatuko ditugu. Norberak bere gorputza aztertuko du ondoren beste gorputz batzuk sortzeko. Irudimenaren mundua asko landuko dugu. Astelehenetan ordu eta erdi astean jolastu eta sortzeko. Itzali eguneroko pentsamenduak eta murgildu laborategian, ikusiko duzu elkarrekin zer egiteko gai garen!"

Hemen duzue informazio gehiago.