Udako argazki lehiaketa 2018

Baleikeren Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Baleike 2018ko ira. 12a, 10:15

Irailean bete betean sartu gara dagoeneko, baina uda ez da amaitu. Igandera bitarte izango duzue Baleikeren udako argazki lehiaketan parte hartzeko aukera. Animatu, sari ederrak dauzkazu zain!

Nola har dezaket parte? igo  argazkiak zuzenean webgunera formularioko datuak beteta; bestela, aldizkaria@baleike.eus helbidera bidali, formularioan eskatzen diren datuak osatuta.

Kontuan hartzekoak

-Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez (jpg formatoan, 3mb tamaina gehienez). Filtro digitalik ez da onartuko.

-Argazkiak bidaltzeko azken eguna: irailak 16.

Sariak

1. Epaimahaiaren saria: bi lagunentzako asteburu pasa bqd bidaiak-ek eskainita.

2. Internet bidezko bozketako saria: bi lagunentzako jatordua Beheko plaza jatetxean.

3. Bozketan parte hartzen dutenen artean, Uzkudun jatetxeak emandako bi laguntzeko jatordua zozkatuko dugu.

Erlazionatuak