Eneko Carretero: "Munduko Txapelketan lortutako bigarren postua ez nuen espero"

Baleike 2018ko ira. 11a, 11:21

Iragan abuztuan Moskun jokatutako Munduko Eskalada Txapelketan, 17 urteko zumaiarrak, Youth A kategorian, zilarra lortu zuen blokeko modalitatean. Eta goi mailako bigarren postu hori biribiltzeko, zailtasunean finalera pasa eta zortzigarrena izan zen. 

Handik bi astera, Bruselan, Europako Blokeko Txapelketan ez zuen finalera igarotzeko aukerarik izan; hamabosgarrena izan zen.

Gara egunkarian elkarrizketatu zuten asteburu honetan. Hemen irakurri dezakezue.