BALEIKE KLUBEKO ZOZKETA: Lau lagunentzako afaria Itzurun tabernan

Baleike 2018ko ira. 10a, 17:50

Baleikeko bazkideek, aldizkaria hilero etxean jasotzeaz gain, Baleike Klubak eskaintzen dituen abantailez goza dezakete. Hala, deskontuak eta abantailak dituzte herriko hainbat saltokitan (Hemen duzue Klubaren inguruko informazioa). Aste honetatik aurrera, gainera, Baleike Klubeko zozketak egiten hasiko gara. 

Hasteko, Itzurun tabernak oparitutako lau lagunentzako afari bat zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena ostegun eguerdian aterako dugu. Hartu parte eta zorte on. 

Eta egon adi, datozen asteetan zozketa gehiago egingo ditugu eta!

Baleikeko bazkide egin nahi duzuenok hemen duzue aukera.