Hobekuntzak egin dituzte hezkuntzako eraikinetan ikasturte berriari begira

Baleike 2018ko ira. 10a, 11:30

Zumaiako Udalak uda sasoia aprobetxatu du hezkuntza arloko hainbat eraikinetan hobekuntzak egiteko, horiek itxita dauden garaia aprobetxatuz.

Sagarbiden, esaterako, egokitzapenak egin dira patioan. Zuhaitzen sustraiek hondatutako oinezkoen bideak egokitu eta eremu natural eta jolas gune berriak sortu dira, bide batez, patioan dauden zuhaitzen osasun egoera ere hobetuz. “Irisgarritasun arazoei erantzuna ematea izan da helburuetako bat, baina, baita ere, ingurune horren potentzial ekologikoa handitzea, aipatu eremua ikastetxearen hezkuntza irizpideetara, egungo pedagogia eredura eta bereziki ikasle zein irakasleen beharretara egokituz”, azaldu dute Udaletik. Lan hauek oraindik amaitzeko daude.  

Zumaiena ikastetxe alboko haur-parkean, berriz, hesi bat jarri da haurren segurtasuna bermatzeko.

Eskola Txikia haur-eskolan, bestalde, bi gela elkartu dira eta Julenen gela ugari elkar komunikatu eta komunak eta arraskak jarri eta berritu dituzte, egungo hezkuntza irizpideetara egokitu eta haurren zirkulazio librea bermatzeko. Ludotekan, geletako akustika eta intsonorizazioa hobetzeko lanak egin dira eta argiztapena ere aldatu da. Arrangoletako jolaslekuan ere lanak egin ditu Udalak, hain zuzen, arbel bat jarri du haurrek margo dezaten.