Keixeta Hernio mendiko magalean ariko da lanean 'Sormenaren kabia' bekari esker

Baleike 2018ko ira. 7a, 16:52

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, artearen sorkuntza hirietatik deszentralizatu eta gizarteratzeko helburuarekin, artistek hausnartu, esperimentatu eta lan egiteko espazio berri bat sortu du. Sormenaren Kabia izenarekin eskaini duten bekari esker, bi sortzailek –Kimia Kamvarik eta Txiki Keixetak– Hernio mendiaren magalean, Europa 2000 Sarean aitortutako naturagunearen erdian, euren proiektuak burutzeko aukera izango dute datozen asteetan.

Uztaila hasieran artistentzako egonaldien lehen edizioan parte hartzeko deialdia egin zutenetik, aleka-aleka jaso dituzte proposamenak, 23 orotara. Antolatzaileen esanetan, aurreikuspenak "gainditu" eta "ezustekoa" jaso dute lehen ekitaldian. Hasiera bateko asmoa artista bakarraren lana saritzea bazen ere, finalera iritsi diren bi proiektuen maila ikusita, epaimahaiak azkenik, beka Kimia Kamvariri eta Txiki Kexetari ex aequo ematea erabaki du. Hautatutako pertsonek bi aste izango dituzte euren ideiei forma emateko. Lete nekazaletxea, Ur Mara museoa, Inazio Urruzola txakolindegia eta Alkizako parajeak artisten inspirazio iturri eta lantoki ere izango dira hurrengo asteetan. Proiektua aurrera eramateko, 1.000 euroko beka bana jasoko dute.

Tolosaldeko Atariak eman du honen berri. Hemen jarraitu dezakezue artikuloa.