2018/09/15 Egun osoan

Zumaia | Zumaia | Askotariko egitaraua

Olarro Eguna 2018

Egun osoan

irailak 15: OLARRO EGUNA

  • Goiz partean XIV. ARGAZKI RALLYA. Izen-ematea Alondegiko Oxford aretoan 09:00etatik 10:00etara.
  • 10:30etik 14:30era Erribera kalean, ELIKAGAIEN AZOKA.
  • 10:30ean kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XII. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak, eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.
  • Ordu berean herriko txistularien KALEJIRA eta PLAZA DANTZAK Astindu taldearekin.
  • 11:00etatik 13:00etara, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako SUKALDARITZA ERAKUSTALDIA.
  • Goiz partean, OLAGARRO ZOPA etaBROTXETAK txosnetan.
  • 11.00etan, Flyscheko olagarroaBISITA GIDATUA. Erreserbak: www.geoparkea.eus.
  • 11:00etatik 13:00etara, Algorri interpretazio zentroan 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK.
  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian,ARRAINEN SALMENTA ARETOAikusteko.
  • 11:15ean HAMAIKETAKOA Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.
  • 12:00etan Beheko Plaza eta Igeldoko Lezkarri ABESBATZEN SAIOAK herrian zehar.
  • 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.
  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Eusebio Gurrutxaga plazan. Bazkalostean, DJXaxmarekin dantza saioa.
  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOAikusteko.
  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.
  • 18:00etan Argazki Rallyko PROIEKZIOA eta SARI BANAKETA Alondegiko Oxfordaretoan.
  • 19:30ean 1984 eta 1987 urteetan Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariei OMENALDIA, Kofradian. Jon Maiaren BERTSOAK. Bertan emango zaie Olarro eguneko XII. bandera batel estropadako irabazleei.
  • Jarraian, Kofradian Orots taldearen lehen MUSIKA SAIOA.
  • 22:00etan DJ Goiko eta DJ Uranga Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
  • 22.30ean Kofradian ERROMERIA Orots taldearekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa