'La musica del silencio', asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko ira. 6a, 10:34

Asteburu honetan La musica del silencio pelikula emango da Aita Mari zinean. Michael Radford britainiarrak zuzendutako lan honek Toby Sebastian, Antonio Banderas eta Jordi Mollá ditu, besteak beste, aktore lanetan. 

Sinopsia: Andrea Bocelli abeslari italiarraren irudiaren inguruan errodatutako ‘biopic’ formatuko filma. Ikusmen gaitz larri batekin jaio zen musikaria, urteak igaro ahala erabateko itsutasunean bilakatuko zen eritasuna. Trabak traba, orotariko oztopoak gainditu ditu italiarrak, eta urteetako ibilbide arrakastatsua lortu du musikaren munduan. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.