Piraguisten festan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Baleike 2018ko ira. 5a, 08:19

Aurten Itxas-Gainen 50. urteurrena ospatzen da. Horren inguruan ospakizun batzuk egin dira urtean zehar. Urriaren 6an piraguisten festa egingo da eta horren barruan egingo den afarirako izen-ematea zabalik dago jada.

Bazkalondoren ekingo diote festa giroari piraguistek eta piraguista ohiek. 15:30ean piragua irteera egingo da eta baita omenaldia ere. 19:00etan, txikiteo-kalejira abiatuko da, eta 21:30ean afaria egingo da Beheko Plaza jatetxean. 

Parte hartzeko asmoa dutenek 40€ sartu beharko dituzte Laboral Kutxako ES48-3035-0037-4003-7005-3655 kontuan. Diru sarrera egiterakoan afarian parte hartuko duenaren izena eta kamiseta neurria jarri beharko da.