Bodyboardeko mito bat Zumaian

Baleike 2018ko abu. 27a, 20:35

Ben Player australiarra, hirutan bodyboardeko munduko txapelduna, Zumaian izan da gaur arratsaldean, Spot surf dendan, posterrak eta bestelakoak sinatzen. Berez, Amaury Lavernhe ere berekin etortzekoa zen, baina familia kontuak direla medio, azkenean ezin izan du Zumaian egon.

Player arratsaldean etorri da Zumaiara, eta berehala Itzurun hondartza ikustera joan da. Lehen aldiz izan da Player Zumaian. "Niretzako mito bat da, bere bideoak ikusten hazi naiz", zioen Jon Lopezek, bodyboardlaria bera ere eta Spot surf eskolako arduraduna. Irribarretsu heldu da Player, bertaratutakoei kasu eginez. 

Australiar hau hirutan izan da munduko bodyboard txapeldun: 2005ean, 2007an eta 2013an. Horretaz gain, bigarren postuan ere sailkatu izan da World Bodyboarding Tourrean.