Blusa koloretsuekin jantziko da Oikia jaien azken egunean

Baleike 2018ko abu. 27a, 16:29

San Bartolome jaien azken eguna ospatuko dute bihar Oikian. San Agustin dute bihar eta blusa koloretsuekin janzteko gonbitea luzatu dute festen antolatzaileek. Ez hori bakarrik: gauean izango diren su artifiziliak behar bezala ikusteko, izozkiak jateko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Urtero berrikuntzaren bat izaten dute Oikiako festetan, eta aurten blusa koloretsuak edota bitxiak janzteko deia egin dute antolakuntzatik. Nabarmenak badira, hobe. 

Hau da biharko egitaraua:

11:00, Herriko taldeen arteko herri kirol jaialdia
14:00, HERRI BAZKARIA (Txartelak aurrez erosi) + Erromeria OSTOLAZA eta NARBAIZArekin
Arratsaldean, TRIKI POTEOA
22:30, FAN & GO taldearekin erromeria
Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIAren eskutik KOLORETAKO SUAK

Festei bukaera emateko izango den su festa dela eta, izozkiak jateko aukera ere eskainiko dute Oikian.

Autobusak izango dira bihar ere Oikiarako joan etorriak egiteko. Zumaiatik honako orduetan aterako dira: 7:25, 8:10, 11:00, 12:35. 14:25. 15:25, 17:10, 18:10 eta 20:10. Bueltakoek ordutegi hau izango dute: 7:45, 9:15, 13:15, 14:45, 15:45, 17:35 eta 21:00.