Iñigo Peñari harrera egingo zaio gaur

Baleike 2018ko abu. 27a, 11:41

Portugalen jokatutako Munduko piraguismo txapelketan bi domina irabazi berri dituen Iñigo Peña piraguista zumaiarrari omenaldia eskainiko diote gaur arratsaldean bere jaioterrian, Zumaian.  

Fielatoan egingo zaio harrera txapeldunari 19:00etan, eta handik Kofradiara zuzenduko dira. Bertan egingo zaio omenaldia Peñari. 

Iñigo Peñak zilarrezko eta brontzezko domina bana irabazi ditu asteburu honetan Portugalen jokatutako Munduko piraguismo txapelketan. Zilarrezkoa K-2 1.000 metroan irabazi du, Francisco Cubelosekin; brontzezkoa, berriz, K-4an irabazi du Cubelosekin, Pelayo Rozarekin eta Ruben Millanekin.