Herri kirol jaialdia izan dute arratsaldean Oikian

Baleike 2018ko abu. 26a, 22:43

Edadetuak izan dira San Bartolome jaietako laugarren eguneko protagonistak. Goizeko omenaldiaren ondoren, herri kirol jaialdia izan dute plazan: Mujika eta Astondoa aritu dira, Mugerza eta Ariztegiren aurka. Idi-dema jokatu dute jarraian Orioko Olidenen eta Arroako Etxetxoren idiek.

Auzotar ugari gerturatu da plazara arratsaldean herri kirol jaialdiaz gozatzera: Jexux Mari Mujika eta Irati Astondoa gailendu dira Aratz Mugerza eta Maika Ariztegiren aurkako norgehiagokan. Idi-dema jokatu dute jarraian, eta Olidenen idiek irabazi dute Arroako Etxetxoren aurka jokatutako saioa, 58 plaza osatuta. Auzoan “inoiz ikusi gabeko maila” eman dute Olidenen idiek, bertaratutakoen arabera.