Maria Dolores Etxabe eta Felix Larrañaga omendu dituzte Oikian

Baleike 2018ko abu. 26a, 15:13

Goizeko mezaren ondoren omendu dituzte, urtero egiten duten edadetuen omenaldian. Herriko edadetuen bazkaria egin dute jarraian, Muniosoron. 

Edadetuak izan dira protagonista San Bartolome jaietako azken aurreko egunean. Urtero bezala, meza nagusiaren ondoren egin dute edadetuen omenaldia. Hain justu, Felix Larrañaga eta Maria Dolores Etxabe oikiarrak omendu dituzte aurten. Edadetuen bazkaria egin dute jarraian, Muniosoron. 

Arratsaldean jarraituko du festak, herri kirol jaialdiarekin. 18:00etatik aurrera Irati Astondoa, Aratz Mugertza, Maika Ariztegi eta Jexux Mari Mujika arituko dira plazan. Jarraian, idi probak izango  dira Arroako Etxetxoren eta Orioko Olidenen idiekin.