'Alpha' pelikula, asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko abu. 24a, 09:22

Asteburu honetan Alpha pelikula estatubatuarra emango da Aita Mari zinean. Orain 20.000 urte kokatutako abenturetako pelikula da hau, eta ohiko ordutegian emango da Zumaiako zine aretoan.

Zuzendaria: Albert Hughes. Aktoreak: Kodi Smit-McPhee, Leonor Varela, Natassia Malthe, Mercedes de la Zerda, Johannes Haukur Johannesson, Marcin Kowalczyk, Priya Rajaratnam, Jens Hulten, Spencer Bogaert, Nestor de la Zerda. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Abenturak. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018.

Azkeneko glaziazioan dago girotuta istorioa —duela 20.000 urte baino gehiago, Europan—. Gaztetxo bat ehizara joango da aurreneko aldiz bere tribuko elitearekin. Zauritu egingo da, eta tribukoek hiltzat emango dute. Esnatzerakoan, ahul eta bakarrik sentituko da, eta bizirik irauten ikasi beharko du. Natura basatiaren erdian aurrera egin beharko du. Otso baten laguntza izango du, eta bata bestearengan konfiantza izaten ikasiko dute, arrisku guztien aurrean.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.