Peru Nolaskoainek titular moduan jokatuko du Athleticekin Leganesen aurka

Baleike 2018ko abu. 20a, 21:54

Athleticek denboraldi berriko lehen partida jokatuko du gaur San Mames Barrian Leganesen aurka. Eduardo Berizzo entrenatzaileak hasierako hamaikakoan sartu du Peru Nolaskoain zumaiarra. Partida Gol telebista katearen bidez ikusi ahal izango da 22:00etatik aurrera.

Nolaskoainek jokatu ditu partidu batzuk Athleticen lehen taldearekin, baina hau izango du bere debuta partidu ofizial batean.