Egurrezko batelak jasotzen dituzten argazkiak bilduko ditu Beduola Elkarteak

Baleike 2018ko abu. 20a, 13:29
Argazkia: Peio Azkue

Batelak Zumaiako historiarekin lotuta dauden ontziak dira. Herriko familia ugarik izan dituzte egurrezko ontzi haueta, arrantzara joateko, baina baita ere aisialdirako edota estropadetarako. Ontzi tradizionalen inguruan lanean dabilen Beduola elkarteak historia hori argazkien bidez jaso nahi du eta horretarako argazki bilketa jarri du martxan. 

Zumaiako etxe askotan egongo dira batela hauek agertzen diren argazkiak, askota, edo gehienetan, herritarrak ontzi barruan dituztela. Albumetan, armariotan edo korrederatan ahaztuta dauden argazki horiek azaleratu nahi ditu Beduolak, herriko historiaren parte direlako. 

Printzipioz Internet bidez erakutsiko dituzte jasotako irudiak, baina etorkizun batean argitalpen batean biltzeko asmoa ere badute. 

Argazkiak digitalizatuta badaude beduolaelkartea@gmail.com helbidera bidali daitezke. Argazkiak paperean dituztenek 646 494 393 (Beñat) telefonora dei egin dezakete. Eskaneatu bezain pronto itzuliko dituztela azaldu dute Beduolako kideek. 

Argazkia: Udal Artxiboa