Dinastia Etxabeko eta Itzurungo txapelketako partidak jokatuko dira gaur

Baleike 2018ko abu. 20a, 10:48

Zumaian jokatzen ari diren bi pilota txapelketetako partidak jokatuko dira gaur. Batetik, Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoak hasiko dira Aitzuri frontoian, eta bestetik Itzurungo txapelketako ligaxka azken txanpan sartuko da. 

Behin final laurdenak jokatuta, gaur eta ostegunean Dinastia Etxabeko finalaurrekoak jokatuko dira Aitzuri frontoian. Gaur izango da lehen jardunaldia, 22:00etan hasita. Norgehiagokak hauek izango dira:

Gazte-Jubenilak: J.EGIGUREN-URANGA / Julen ALBERDI-GARTZIA
23 urtez azpikoak: EXPOSITO-ZEZEAGA / SALABERRIA-OTADUY

Ostegunean jokatuko dira bigarren finalaurrekoak, ordu berean, Aitzurin. Partida hauek izango dira. 

Gazte-Jubenilak: U. ALBERDI-IBARLOZA / LARRAÑAGA-ELIZEGI
23 urtez azpikoak: LERENA-BIKUÑA / MATA-AIZPURU

Itzurungo txapelketa

Larretxo auzoko frontoian jokatzen den Itzurungo pilota txapelketa ligaxkaren azken txanpan sartuko da. Ligaxka jokatzeko falta diren hiru jardunaldiak aste honetan jokatuko dira, eguraldia lagun bada: astelehenean, asteazkenean eta ostiralean. 

Gaur, 18:00etatik aurrera jokatuko diren partidak hauek izango dira:

SAIZAR - MARTIN  / ETXABE - UNANUE
GOROSTOLA - SASIAIN / MANTEROLA - TUMAS
ANTIA - OLIDEN / LARRAÑAGA - ALCANTARA