ARGAZKIAK: Musikak dardarka jarri du Amaiako plaza

Baleike 2018ko abu. 19a, 10:05

Eguraldia lagun, seigarren Dardara Fest musika jaialdia egin zen atzo Amaiako plazan. Pixkanaka entzuleak hurreratzen joan ziren eta azken taldeak jotzen hasterako plaza ia beteta zegoela esan daiteke.  

Jaialdiaren aniztasuna nabarmendu zuten Dardara musika kolektiboko antolatzaileek, eta bai, Euskal Herriko musika anitzaren isla izan zen jaialdia: Karter zumaiarren punk rockarekin hasi zen aurtengo Dardara Fest, Kabbalah nafarren hard rockarekin jarraitu zuen eta eguzkia ezkutatu zenean Libe arabarren erauntsia heldu zen. Vulk bizkaitarrek beraien post punk indartsuarekin zur eta lur utzi zuten entzulegoa. Deloreanen elektronikak, berriz, dantzara eraman zituen bertaratutakoak. Gau biribila izan zen atzokoa.