Goikoetxeak Hondarribiko Grand Slama irabazi du Aldazabalekin

Baleike 2018ko abu. 18a, 16:36
Argazkia: Jai Alai News

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aldazabalek Hondarribiko Grand Slama eskuratu dute, finalean Olharan eta Irastorzari bi setetan irabazi ondoren. Emaitza honi esker, orain arte jokatutako hiru Grand Slamak irabazi ditu aurrelari zumaiarrak. 

Hondarribiko Jostaldi frontoia leporaino bete zen final handi hau ikusteko. 1.100 ikusle izan ziren atzokoan pilotalekuko harmailetan.

Partidaren hasieran akats txiki batzuk egin zituzten Goikoetxeak eta Aldazabalek, eta atzo gorriz jokatu zuten Olharan eta Irastorza bost tantoko aldearekin jarri ziren aurretik (10-5). Goikoetxeak, baina motorrari beste martxa bat sartu zion. Lehenbizi 13na berdindu zuten, eta baita azken bi tantoak irabazi ere (13-15). Beraiena zen lehen seta.

Bigarren setak historia gutxi izan zuen. Hasieratik bizpahiru tantuko aldearekin jarri ziren Goikoetxea eta Aldazabal eta amaieran 6-15 emaitzarekin irabazi zuten seta eta, ondorioz, txapelketa.

Uda honetan Goikoetxeak irabazten duen hirugarren Grand Slama da. Hossegorrekin Portetekin irabazi zuen, Gernikan Lekerikarekin eta orain Hondarribian Aldazabalekin.