Lehen finalaurrekoa abuztuaren 24an jokatuko da, 22:00etan eta Egiguren-Lopez eta Zulaika-Minvielle pilotariak arituko dira lanean. Bigarren finalaurrekoa, berriz, hilaren 31n izango da, ordu berean, Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etcheto bikoteen artean.
Finala irailaren 2an jokatuko da. 18:00etan hasita, bi finalaurrekoetako irabazleak txapelaren bila arituko dira.
Jai Alai World Tour lehiaketarekin batera, gaztetxoen arteko txapelketa ere jokatuko da. Partiduak egun berean izango dira; lehenbizi gaztetxoenak eta jarraian, World Tourreko parte hartzaileenak, hain zuzen.
Gaztetxoen arteko lehen finalaurrekoa Kosme-Basque eta Aron-Del Rio-ren artean jokatuko da, eta bigarrena Alberro-Portet eta Laduche-Urangaren artean. Finala bi finalaurrekoen irabazleen artean lehiatuko da.
Sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira salgai, 10 euroan, Aitzuri pilotalekuko tabernan, turismo bulegoan eta kiroldegian.