Kostako errepidea itxita egongo da asteburuko ordu batzutan estropadengatike

Baleike 2018ko abu. 17a, 16:30

Asteburu honetan Zarauzko estropadak jokatuko dira eta horiek izango dute eragina N-634 errepideko trafikoan. 

Hala, bihar, Getariatik Zarautzera bidean, txandakako zirkulazioa ezarriko da goizeko 10:00etatik gaueko 22:30era bitartean, arratsaldeko bi unetan izan ezik: 17:00etatik 17:30era eta 19:30etik 20:30era errepidea itxita egongo da. 

Igandean, berriz, goizeko 7:00etatik 17:30era arte ezarriko da txandakako zirkulazioa, bi unetan izan ezik: 10:30etatik 11:00etara eta 13:30etik 14:30era errepidea itxita egongo da Getaria eta Zarautz artean. 

Errepidea itxita dagoen bitartean Getariako sarrerak eta irteerak Meagako bidetik egingo dira.

Lurraldebusetik adierazi dutenez, neurri hauek ez dute eraginik izango Zumaia eta Donostia arteko busetan izan daitezkeen atzerapen batzuk izan ezik.