Zabaldu dute Kaleko pintura lehiaketako erakusketa

Baleike 2018ko abu. 17a, 13:16

Asteazken honetan Kaleko pintura lehiaketa egin zen Zumaian. Lehiaketan sarituak izan diren lanekin eta parte hartu duten beste koadroekin erakusketa bat muntatu dute Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan. 

Erakusketa hau atzo zabaldu zuten eta irailaren 2ra bitartean bisitatu ahal izango da, egunero, 18:30-20:30 ordutegian. 

Asteburu honetan zabalik izango da, baina igandera arte bigarren eskuko azoka egongo denez, erakusketa lasai ikusi nahi dutenei astelehenetik aurrera bertaratzea gomendatzen zaie.