Euriak errespetatu zuen Itzurungo txapelketako seigarren jardunaldia

Baleike 2018ko abu. 17a, 10:11

Euria hasi aurretik gai izan ziren atzo pilotariak Itzurungo pilota txapelketako ligaxkaren seigarren jardunaldia jokatzeko. Arratsalde guztian zeru goibelari begira izan ziren lehen euri tantak erortzeko beldurrez, baina azkenean eguraldiak errespetatu zuen pilota jokoa. 

Hona hemen atzo izandako emaitzak:

ETXABE - UNANUE, 22 / LARRAÑAGA - ALCANTARA, 7
EIZAGIRRE - MENDIZABAL, 22 / SAIZAR - MARTIN, 5
MARTIJA-ODRIOZOLA, 22 / MANTEROLA - TUMAS, 15

Ligaxkako azken hiru jardunaldiak, finalaurrekoak nork jokatuko dituzten erabakiko dituztenak, datorren astean jokatuko dira. Astelehenean, 18:00etan hasita, hiru partida hauek jokatuko dira:

SAIZAR - MARTIN / ETXABE - UNANUE
GOROSTOLA - SASIAIN / MANTEROLA - TUMAS
ANTIA - OLIDEN / LARRAÑAGA - ALCANTARA