Pertsona bat aurkeztu zen Zarauzko Ertzainetxean istripuko auto gidaria zela esanaz

Baleike 2018ko abu. 16a, 17:29

Zumaiako bi txirrindulari kolpatu ondoren gertaera puntutik ihes egin zuen. Ertzaintza gertaera honen inguruko atestatua ari da egiten, eta behin amaitzen duenean dagokion epaitegian aurkeztuko du.

Istripua goizeko 9:46an gertatu zen N-631 errepidean, Iraeta parean. Auto batek, lekukoen arabera Audi beltz batek, Zumaiako bi txirrindulari, Juan Inazio Alkorta eta Igor Ostolaza, kolpatu zituen. Bi txirrindulari hauek ilaran zihoazen eta autoak atzetik zihoan Alkorta jo ondoren, biak erori ziren lurrera. Laguntza eskaini beharrean, auto gidariak ihes egin zuen.

Bertaratu ziren larrialdi zerbitzuek Donostiako ospitalera eraman zituzten bi txirrindulariak. Min handiena Alkortak hartu zuen, gerri aldean. Zorionez, egun berean itzuli ziren biak etxera.

Istripuaren egun berean pertsona bat aurkeztu zen Zarauzko Ertzainetxean gertaerako auto gidaria izan zela esanaz. Deklarazioa hartu ondoren leporatzerik gabe atera zen.