Auto batek Zumaiako bi txirrindulari kolpatu ditu eta gero ihes egin du

Baleike 2018ko abu. 15a, 21:56

Tamalez ohikoa gertatzen ari den istripua gertatu da gaur goizean Iraeta parean. Bizikletan zebiltzan Zumaiako bi lagun, J.I.A eta I.O. kolpatu ditu auto batek. Geratu eta laguntza eskaini beharrean, autoaren gidariak ihes egin du. 

Istripua goiz partean gertatu da Iraetan, Zumaiara bidean, eta horren ondorioz bi lagunak Donostiako ospitalera eraman dituzte. Bi lagunetako bat, J.I.A., ornoen arteko nerbio-estutze batekin ingresatu dute, baina, zorionez, jakin dugunez, dagoeneko etxean dago. 

Dirudienez, lekukoen erabera, beltz koloreko Audi bat izan da bi txirrindulariak kolpatu dituena eta istripuan atzerako ispilu bat galdu du. Gertaera honen berri dakitenei Ertzaintzarekin harremanetan jartzea eskatzen zaie.