Malen Solozabal zumaiarra Realarekin arituko da denboraldi berrian

Baleike 2018ko abu. 15a, 17:58

Emakumezkoen futbolari bultzada eman nahian, Realak lehen mailako taldearen filiala sortu du. Etorkizuneko jokalarien teknifikazioarekin jarraitzeko ardura izango du talde honek. Gipuzkoa mailan arituko da denboraldi berri honetan, klubak berak adierazi zuen bezala, oraindik zehaztu gabe maila batean. 

Xabier Illarretak eta Aintzane Encinasek gidatuko dute taldea, Ander Ruiz atezainen entrenatzaile eta Iker Dominguez prestatzaile fisikoarekin batera. Klub donostiarrak gaur eman du taldea osatuko duten futbolarien zerrenda eta tartean zumaiar bat dago: Malen Solozabal. 

Zumaiakon hasitako jokalari honek entrenatu izan du aurretik Realarekin eta, adibidez, azken Gabonetako txapelketa talde txuri urdinarekin jokatu zuen. Txapelketaren ondoren talde donostiarrarekin entrenatzen jarraitu du. 

Zumaiakoren harrobitik ateratako beste jokalari batek ere Realean jokatuko du denboraldi berrian, Ane Campos getariarrak, hain zuzen ere. Zumaiakon aritua, Oiartzunen jokatu du azken urteotan.

Taldeak bihar arratsaldean hasiko du aurredenboraldia Zubietako instalakuntzetan