Gipuzkoako hondartzetako sorosleek bertan behera utzi dute greba deialdia

Baleike 2018ko abu. 15a, 15:58

Gipuzkoako hondartzeko sorosleek gaur hasi behar zuten greba mugagabea bertan behera geratu da Gurutze Gorriarekin eta udalekin lortutako akordioa dela medio. Hitzarmen horren arabera, langileak subrogatzea eta haien lan baldintzak hobetzea hitzartu dute.

Langileek berretsi egin dute ELA sindikatuak Gurutze Gorriarekin eta Gipuzkoako kostaldeko udalekin adostutako hitzarmena. Hala, bertan behera utzi dituzte gaur hasi eta uda amaiera arte egitekoa zuten greba.

Adostutakoaren arabera, subrogatu egingo dituzte proba fisikoak gainditzen dituzten langileak, eta lanean daramaten denboraren araberako antzinatasun plusa kobratuko dute laugarren urtetik aurrera. Udalek, berriz, konpromisoa hartu dute adostutako puntu guztiak lan hitzarmenean jasotzeko.

Berriak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.