Hondar eskulturak Torreberrin

Baleike 2018ko abu. 14a, 16:23

Goizean izan diren euri zaparradek behartuta, Santiago hondartzan egin behar zen hondar eskulturen tailerra Torreberriko aterpean egin da azkenean. Dortokak, krokodiloak, igelak edota izurdeak egiteko aukera izan dute tailerrean parte hartu duten haurrek, eta baita beraien gurasoek ere. 

Tailer honen bigarren saioa abuztuaren 28an egingo da Santiago hondartzan, 11:00-14:00 ordutegian. Ez dago izenik eman beharrik.