I.O. da hildakoa, 40 bat urteko mutila. Mendiko bizikletaz zihoan Ojacastro eta Ezcaray lotzen dituen errepidetik, ondoeza igerri duenean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, tamalez ezin izan dute bizitza salbatzeko ezer egin. Zorigaiztoko albisteak samin handia eragin du Arroa Behean.