San Lorenteko jaiak ospatuko dituzte bihar

San Lorenteko jaiak ospatuko dituzte bihar
Meza, umeentzat entzierroa, ume jolasak eta Gorriti eta bere abereak izango dira. Gainera, txakolina eta pintxoak dastatu ahal izango dira. Zestoako eta Zumaiako udalek antolatu dute egitaraua.
 

San Lorente auzoan jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 10ean, San Lorentzo egunean. Zestoako eta Zumaiako udalek egun osorako egitaraua antolatu dute. 11:00etan meza egingo dute, bailarako hildakoen alde. 12:00etan, berriz, umeentzat entzierroa egingo dute Gorritiren zezenekin. Ondoren, ume jolasak egingo dituzte, eta Gorriti eta bere abereak izango dira auzoan. Txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.