127 osasun laguntza eta 11 erreskate egin dituzte orain arte Zumaiako hondartzetan

Baleike 2018ko abu. 9a, 11:00

Gipuzkoako hondartzetan ekainean eta uztailean izandako gertakari eta erreskateen berri eman du Gurutze Gorriak.

Guztira, Gipuzkoako hondartzetan 2.222 osasun laguntza eman eta 106 erreskate egin direla jakinarazi du, iaztik hona kopuruak jaitsi egin direla nabarmenduz. Itzurunen 79 osasun laguntza eta 11 erreskate egin dituzte, eta Santion 48 osasun laguntza eman dituzte. 

Bestalde, Gipuzkoan 38 pertsonek erabili dituzte makulu anbifioak, eta mugikortasun murriztua eta ezintasunen bat dutenentzako 197 laguntza bainu eskaini dituzte. Datu horiek orokorrak dira, eta ez dute zehaztu herriz herri zenbat izan diren.