Mikroipuinak denon eskura

Baleike 2018ko abu. 9a, 09:16

Bigarren urtez jarraian Kultur Dealers ekimeneko makina jarri dute Alondegia kultur etxean. Makina honen bidez kanpaina horretan parte hartu duten mikroipuinak eskuratzeko aukera dago. Makina hau urrira arte egongo da Alondegian.

Aurtengo Kultur Dealer ekimenera 88 mikroipuin aurkeztu dira, hauetatik 13 euskaraz eta 75 gazteleraz. Aurreko urteetako gaia librea zen, baina aurten genero diskriminazioaren inguruan idatzi behar izan dituzte ipuin labur hauek. Epaimahaikideek 76 mikroipuin hautatu dituzte eta horiek aurki eta irakurri daitezke makina honen bidez.

Ipuin labur hauek lau hizkuntzatan eskuratu daitezke: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Bestale saiakerako beste 76 testu ere aurki daitezke. Idatzi hauek Gurutz, Elkar, Pitxintxu, Zubieta eta Garoa liburu dendek hautatu dituzte eta filosofia, eleberria, saiakera edo historia bezalako arloak jasotzen ditu.

Makinen bidez bakarrik ez, idatzi labur hauek www.kulturdealers.com webgunean ere aurki daitezke. Bertan jasotzen da, baita ere, ekimeneko makinak non dauden.